12th Abril 2010

Bilbok nazioarteko sustapen turistikoa areagotu du 2010ean

Bilbao Turismo 2010eko Ekintza Plana

BILBOK NAZIOARTEKO SUSTAPEN TURISTIKOA AREAGOTUKO DU 2010EAN

•Bilbao Turismok ahalegin berezia egingo du gure artean pisu espezifiko garbia duten Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, Italia eta USA-Kanada bezalako nazioarteko merkatuak kontsolidatzeko asmoz.
•Bilbao Convention Bureauk Negozio-Turismoaren Plan Zuzentzailea abiarazi du.
•Informazio eta Harrera Zerbitzuak Guggenheim Museoaren ondoan kokatutako bulegoa handitu eta hobetuko du turistentzako arreta hobetzeko.

Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Zinegotzi Ordezkariak, Isabel Sanchez Robles, Bilbao Turismoren 2010eko Ekintza Plana aurkeztu du gaur goizean prentsaurrekoan. Bidaiarien etorrera eta bertan egiten duten gau-kopurua areagotzea, Bilbo bilera-egoitzatzat bultzatzea eta bisitariei egindako arreta etengabe hobetzea dira Plan honen helburu nagusiak. Honela, turismoa sustatzeko ahaleginean, Uriak Estatu barruko eta nazioarteko 50 bat azoka eta turismo-jardunalditan parte hartuko du.

This entry was posted on Lunes, Abril 12th, 2010 at 14:18 and is filed under Notas G. Proyección, Noticias Prensa. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Leave a Reply