El cartel “Descúbrelo” de Laura Martínez Martín anunciará la Aste Nagusia 2010
- Los votos emitidos a través de la página web del Ayuntamiento, de los medios de comunicación locales y en el Edificio Ensanche (que han sumado un total de 24.406 votos), así como la decisión del jurado, han decidido el Cartel anunciador de la Aste Nagusia de Bilbao 2010 entre los seis trabajos finalistas.
- Al certamen se han presentado un total de 257 trabajos, 17 más que en la edición anterior, un 7% más.
- El consistorio premiará con 2.500 euros al ganador del certamen.

**********************************************************************************************************************************************************************
LAURA MARTÍNEZ MARTÍNEN “DESCÚBRELO” IZENEKO KARTELA 2010EKO BILBOKO ASTE NAGUSIKO KARTEL LEHIAKETAREN IRABAZLEA
• Udaleko web orrialdearen bidez, komunikabide lokalen bidez eta Zabalgune eraikinean emandako botoek (24.406 boto), baita epaimahaiaren erabakia ere, kartel iragarlea erabaki dute sei lan finalisten artean.
• Lehiaketara 257 lan aurkeztu dira, pasa den ediziotara aurkeztu ziren 17 baino gehiago, %7 baino gehiago.
• Udalak 2.500 eurorekin sarituko dio irabazleari.
Bilbo, 2010eko ekainaren 23a. Laura Martínez Martínen, “Descúbrelo” izeneko kartela 2010eko Bilboko Aste Nagusiko kartel lehiaketaren irabazlea izan da. Laura Martínez Martín, Sestaokoa da, informatikan lizentziatua eta gaur egun programatzaile bezala egiten du lan. Artea gustatzen zaio eta diseinu grafikoa bere hobbya da. Aurten, lehen aldiz aurkeztu da Bilboko eta Santurtziko jaietako kartel lehiaketetara eta biak irabazi ditu. Epaimahaiaren burua Turismo eta Jaietako Saileko Zinegotzia Isabel Sanchez Robles izan da. Beste epaimahaikideak Jai Batzordeko ordezkari politiko eta Bilboko Udaleko Partaidetza eta Barrutietako Kontseiluetako Zinegotzi Ordezkaria Itziar Urtasun, Jai Batzordeko ordezkari politiko eta Bilboko Udaleko PP-ko zinegotzia Carlos David García, Luis Fuentes, Bilboko Konpartsak-eko kidea, Carmen Manrique, El Correo egunkariaren marketing zuzendaria eta Arturo Trueba, La Ría del Ocio aldizkariaren zuzendaria izan dira.
Sei lan finalistak 257 lanen artean aukeratuak izan dira, aurreko edizioan baino 17 lan gehiago (%7 lan gehiago). Kartel irabazlearen hautaketa %75ean Zabalguneko botoen, Udaleko web orrialdearen bidez (www.bilbao.net) emandako botoen, eta komunikabide laguntzaileen (CANAL BIZKAIA, TELE 7, DEIA, 20 MINUTOS, QUE NERVION, RADIO BILBAO eta EL CORREO DIGITAL) botoen oinarrituta dago, eta %25ean epaimahaiaren erabakian. Irabazleak 2.500 euro jasoko du.