TELEBISTA KANALENTZAKO LAGUNTZA TEKNIKOA

Interneteko bideoen zerbitzuari buruzko galderarik ohikoenak:  

 

1.- Zein programa erabili dezaket? 

2.- Windows 98 / Me / NT / 2000 /XP-n deskarga 

3.- Zergaitik ikusten ditut bideoak zatika, korteekin edo geldialdiekin? 

4.- Zer egin daiteke korteekin edo zatika ez ikusteko? 

5.- Zelan eman izena euskaraz.tv-n?

 


 1.- Zein programa erabili dezaket? 

euskaraz.tv-ko kanalen bideoak ikusi ahal izateko erabiltzaileak Real Player izan behar du. Real Player doako bertsio bat duen programa komertzial bat da (Real Player Basic da doako bertsioaren izena). Bertsio honekin nahikoa du kanalak ikusi ahal izateko. 

 

2.- Windows 98 / Me / NT / 2000 /XP-n deskarga 

RealPlayer behar da. Logoan klik eginez jaitsi daiteke

RealPlayer Basic         

 

 

3.- Zergaitik ikusten ditut bideoak zatika, korteekin edo geldialdiekin?

Konekziorako abiadura nahikoa ez izatea edo sarearen saturazioa dira arazo honen arrazoia. Interneten funtzionamenduan dago gakoa: soinua paketetan (soinu ataletan) bidaltzen da serbidoreetatik, pakete bat bestearen atzetik. Sarea oso saturatuta badago, soinu "zati" batzuk berandu heldu daitezke, segundu batzuetan zehar erreprodukzioa etenaz.

 

4.- Zer egin daiteke korteekin edo zatika ez ikusteko?

Geldiune edo korte gehiegi ematen badira, erreprodukzio programaren buferra handitzea izango litzateke irtenbidea. Horrela soinu paquete gehiago bilduko dira eta bideoa moztea ekidituko da, ordenagailuaren datu biltegia hutsik geldituko baita. Aukera hau Real Video programako menuan aurkitu daiteke: " VER, PREFERENCIAS, CONEXIÓN, ALMACENAR AL MENOS X SEGUNDOS".

 

5.-Zelan eman izena euskaraz.tv-n?

www.euskaraz.tv-ko kanal baten, bat baino gehiagoren edo guztien informazioa jaso daiteke puntualki. Horrela, edozein partikular, erakunde edo enpresak kanalen programazioa aldiro jaso nahi badu, euskaraz@euskaraz.tv helbidera e-posta bat bidali baino ez du egin behar. Bere e-posta gure datu basean sartuko dugu eta informazio hori soilik honetarako erabiliko da.

 

ZALANTZA GEHIAGO BADUZU, WEBMASTER-ARI IDATZI