KOMUNIKAZIOA
PROYECCIONek bere bezeroei komunikazio zerbitzu
integrala eskaintzen die, laguntza emanez eta proposamen osoekin alor honetan,
eta aurkez daitezkeen arazo ezberdinetarako irtenbideekin.
PROYECCIONen enpresa, talde edo erakundearen helburuetarako
funtsezko lanabesa jotzen dugu komunikazioa. Berarekin errentagarritasun ekonomiko
eta soziala, presentzi publikoa eta eragina eskaintzen ditugu.
PROYECCIONek, era berean, korreo elektroniko bidez
zalantza konkretuak planteatzen edo euren beharretara moldatutako estrategiak
eskatzen dizkiguten pertsona edo erakundeei on line komunikazio aholkularitza
zerbitzua proposatzen die.
KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA
INTEGRALA
Zerbitzu honekin geure bezeroek euren beharretarako
Komunikazio Plan espezifiko baten burutzapena, martxan jartze eta jarraipena
daukate. Eskaintza honek gure langileetako bat enpresa barnean sartzeko aukera
proposatzen du.
Komunikabideetarako prentsa oharrak, informe eta
dossierrak, kazetariekin harreman pertsonala, prentsaurrekoen prestaketa eta
antolaketa. Ez zara ezertaz arduratu behar...kontratatu gaituzunean.
INGURUNEEN ARTEKETA
Zuri Madrileko eta bereziki Euskal Herriko giza
eta enpresa bilbapen eta Administrazioaren inguruko esperientzia eta ezagupen
zabalak eskaintzen dizkizugu.
KOMUNIKAZIO AUDITORETZAK
Zein da komunikabideek zure pertsona edo enpresari
buruz isladatzen duten irudia? PROYECCIONek prospekzio ikerketa espezifikoak
egiten ditu merkatuak, bezeroek, lehiakideek edo komunikabideek enpresaren
produktu, zerbitzu edo bere osotasunean enpresari buruz duten informazioaz
eta irudiaz.
BARNE KOMUNIKAZIOA
Barne komunikazio egitura on batek arazo eta elkar
ez ulertze asko konpon ditzake. Eskaintzen dizuguna alor honetan analisi bat
eta ondorengo enpresaren ebaluaketa eta ekintza plan baten burutzapena dira.
KOMUNIKAZIO IKASTAROAK
Euren enpresaren irudi hobeago bat komunikabideei helarazten arduratuta dauden exekutibo eta enpresa handi eta ertainei egokitutako ikastaro eta mintegiak. Proyecciónek on line aholkularitza eta gaitasuna arlo honetan eskaintzen du baita ere.
Medioen aurreko jokabidearen dekalogoa. Proyecciónek
doanik eskainitako komunikabideen aurreko jokabidearen funtsa.
PUBLIZITATE AHOLKULARITZA
PROYECCION ez da publizitatera dedikatzen. Horretarako
gurea baino hobeagoak diren enpresak daude. Izan ere, inork ez zaitu zure
publizitate aurrekontuen erabilerari buruz hobeto aholkatuko eta horien arteketari buruz hobeto koordinatuko. Modu honetan,
zure inbertsioa euskarri komenigarrienetara bideratzea lortuko duzu eraginkortasuna
eta errentagarritasuna handituz.
copyright 2005 www.euskaraz.tv