PUBLIZITATEA ZURE ENPRESA, INSTITUZIO EDO ELKARTEAK INTERNET BIDEZKO BIDEOEN DIGITALIZAZIOA KONTRATATZEKO INTERESIK BADU, KONTSULTATU GURE TARIFAK KONPROMISORIK GABE.

ZURE ENPRESA, INSTITUZIO EDO ELKARTEAK INTERNET BIDEZKO BIDEOEN DIGITALIZAZIOA KONTRATATZEKO INTERESIK BADU, KONTSULTATU GURE TARIFAK KONPROMISORIK GABE.

ZURE ENPRESA, INSTITUZIO EDO ELKARTEAK INTERNET BIDEZKO BIDEOEN DIGITALIZAZIOA KONTRATATZEKO INTERESIK BADU, KONTSULTATU GURE TARIFAK KONPROMISORIK GABE.

 

 

 

 

 

ZURE ENPRESA, INSTITUZIO EDO ELKARTEAK INTERNET BIDEZKO BIDEOEN DIGITALIZAZIOA KONTRATATZEKO INTERESIK BADU, KONTSULTATU GURE TARIFAK KONPROMISORIK GABE.

 

 

EGUNGO ALBISTEAK 2005

AURREKO ALBISTEAK 2004

 
abe 23 "Tratu Txarra berdinen artean: Bullying-a Euskadi" ikerketaren lehen emaitzak aurkeztu ditu Anjeles Iztueta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak Zelan Ikus ditzaket bideoak?  
abe  14     "Erkideagoan etxebizitza erosteko dauden arazoei buruzko diagnosia"izeneko ikerketa kaleratu du Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak. Txosten honen arabera etxebizitzaren prezioa ia %100ean hazi da azken 8 urteotan. Lurzorua etxebizitzak eraikitzeko prozesuan oinarrizkoa den elementuetako bat da, eta "lurzoruaren arazoa" deitutakoa oinarrian arazo ekonomiko gisa agertzen da; baina ikerketa honek adierazten duenez,  Lurralde datuen Bankuko zenbakiek adierazten dutenez gezurtatu egin beharko litzateke etxebizitzak egiteko lurzorua aurria delako adierazpena. "Lurzoruaren prezioari etxebizitzekin dauden gorabehera berdinak egoztearen arazo nagusia oso informazio estatistiko urria dagoela da".
abe 13 Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkarteak eta Bilboko Udalak, Euskera eta Kultura Sailaren bitartez, Zazpi Kaleetako ingurugiro komertziala euskalduntzeko akordioa sinatu dute, 2005.urtean zehar burutzen joango dena. Hitzarmen honen aurkezpena egin dute gaur Zazpi Kaleetako merkatarien elkarteko egoitzan.Akordio honetan azaltzen denez, “nabarmena da Bilbon merkataritzaren jardunak duen garrantzia, bai urian bertan baita inguru zabalean ere. Eta Bizkaiko hiriburuan inon bada merkatal gunerik, Zazpi Kaleak ditugu mendeetan zehar izaera hori gaur arte sortzen eta mantentzen jakin dutenak, harreman komertzialari garai guztietan oso kutsu bertakoa ematen jakinez”. Zelan Ikus ditzaket bideoak?  
abe  2a   Urtero legez, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da bihar, abenduaren3an. Azken urteotan bezala Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeetan hainbat ekitaldi antolatu dira, aurtengoan "Esanak esan, euskara" leloaren inguruan. Kanpainaren aurkezpena egin dute gaur Bilboko Euskal Gazteriaren Behatokiko egoitzan Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuorde Patxi Goenagak, euskara sustatzeko zuzendari Lorea Bilbaok eta kanpainako iragarkiaren egile Manu Arregik. Urtero legez, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da bihar, abenduaren3an. Azken urteotan bezala Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeetan hainbat ekitaldi antolatu dira, aurtengoan "Esanak esan, euskara" leloaren inguruan. Kanpainaren aurkezpena egin dute gaur Bilboko Euskal Gazteriaren Behatokiko egoitzan Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuorde Patxi Goenagak, euskara sustatzeko zuzendari Lorea Bilbaok eta kanpainako iragarkiaren egile Manu Arregik.
urri
27
Azken hamar egunotan ETAk hiru euskal enpresa erasotu ditu lehergailuak erabiliz. Eragindako kalte materialez gainera, sekulako kezka eta beldurra eragin dute enpresetako langile eta arduradunen artean eta baita lantegi eta etxebizitzetako bizilagunen artean ere.      Leherketa hauek izan diren egun beretan, beste zenbait enpresarik eta langilek ere hainbat mehatxu jaso dute. Mehatxatuak izan dira, Euskadin inbertsioak bultzatzeaz eta aberastasuna sortzeaz gainera, herri honek duen bizi maila hobetzeari ekiten dioten langile eta enpresariak.     Estortsioa eragiten duten eskutitz guzti hauen atzekaldean egoera benetan larriak daude. Kezka eta beldurra da nagusi fa~iliengan eta senitartekoak dira azken batean mehatxuak jasaten dituztenak. "Zerga iraultzailea" jasotzen duenak baino ez daki ondo zein kalte handiak sortzen dituen inguru guztian. Mehatxatutako pertsonen kontrako kalte zuzena da, baita euren familien kontrako ere, baina, aldi berean, jarduera ekonomikoaren beraren kontrakoa, eta, enpresetako langile eta familia guztien kontrakoa ere.   Zelan Ikus ditzaket bideoak?
urri  26   Poesia eta Hiria izenburupean, Bilboko Udalaren Kultura eta Turismo Sailak antolatutako  Poesiaren II. Astean, Bilbok globalizazioak inposatzen dituen egungo giza, ekonomi eta  kultur errealitateen testuinguruan hiri lengoaia poetiko berrien hausnarketari hasiera  ematen dio..  Hasteko goizean Andolin Eguzkitza zenaren lagun, senide, euskaltzain eta idazleen artean aurkeztu du Susak, Bilbon, "Arimaren ondoko ezkien artetik ibilki" liburua. Euskal kulturaren eremuko ordezkaritza zabala eta herritar andana bildu zen Bidebarrieta liburutegian iluntzean eginiko ekitaldira. Andolini omenaldi gozo, bero eta xumea egin zioten, Bilboko Poesiaren Astearen barruan. Idazle, hizkuntzalari eta euskaltzain zenaren inguruan mintzatu ziren Tere Irastortza idazlea eta Xabier Kintana euskaltzaina. Haien ondotik, Juanrra Madariaga, Isabel Diez eta Igor Estankona igo ziren oholtzara. Liburu berriko eta aurretik kaleratutakoetatik hartutako zenbait poema irakurri zituzten, Four Friends jazz bandak lagunduta.  
uzt
26
  Zelan Ikus ditzaket bideoak?
uzt
21
   Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak eta Euskaltzaindiak lehendabiziko lankidetza-hitzamlena sinatuko dute gaur, urriak 21, Akademiaren egoitzan. Hitzben horrek, bi erakundeen arteko loturak sendotzea du helburu, elkarren aitorpenetik abiatuz. Hala bada, biek lankidetza-proiektu zehatzak Ibideratu eta garatuko dituzte, euskararen eta euskal kulturaren inguruko irakaskuntza, ikerketa eta pedagogiaren eremuan. Ikastolen Konfederazioaren izenean Pedro Aranburu lehendakariak sinatuko du eta, Euskaltzaindiarenean,1 Jean Haritschelhar euskaltzainburuak egingo du. J. Iñaki Etxezarreta Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioaren zuzendaria eta Andres Urrutia Euskaltzaindiko Jagon sailburua ere bertan izango dira eta hitzarmenaren nondik norakoak azalduko dituzte.  
uzt
20
"Dimako etxe eta leku izenak" liburuaren aurkezpena. Bertan izan dira Gotzon Aurrekoetxea  egilea eta Eusko Jaurlaritzako Patxi Goenaga Zelan Ikus ditzaket bideoak?  
uzt
19
    Eguzkitza Arimaren ondoko ezkien artetik ibilki izenburuko lana ari zen idazten joan zen martxoan hil zenean. Santurtziarrak 30en bat poema zeuzkan amaituta eta ordenagailuan txukun idatzita.   Gehienak amodiozko poemak dira. Beste zenbait koadernoan zirriborratuta zituen, amaitu gabe, ordea.

uzt
15

"Mugatu den oro agertu egiten da bere mugatasunean. Mugatu den oro desegiten da bere mugarik ezean. Mugartekoa, ostera, infinitu eta anitza da". Hala dio gaur, urriak 15, Euskal Herriko Unibertsitateak aurkeztu duen Limes bilduma berriaren azaleko lemak. Hain zuzen, literaturaren bidez pentsamendua azaldu duten zenbait autoreen obrak euskaratzea da Limes egitasmoaren helburu. Bestalde, bildumak Unibertsitateak euskarazko ikasketak baldintza hobeagotan egiteko duen apustuaren alde egiten du eta zaletuak direnen gozamenerako baliabide bat eskaintzen dIJ. Zelan Ikus ditzaket bideoak?  
uzt
7
  El Camino del Vascuence -Euskararen Bidea. (Ramal Bizkaino -Bizkaiko Adarra) izeneko liburua Logroñoko Laminiturri Kultura Elkarteak argitaratu du. Euskal Herria eta Errioxa batzen dituen bideak -Laminiturri-k Euskararen Bidea deitu duen bideak, alegia- Bermeon hasi eta Donemiliaga Kukullakoan -euskaraz idatzitako lehen testuak aurkitu ziren lekuan- du amaiera. Euskara eta euskal kultura sustatzeko asmoz sortua da.  
eka
30
  Ainhoa Latatuk UEUk gaur hemen aurkezten duen eskaintzak berebiziko garrantzia duela adierazi du: "UEU 32 urtetan dabjl hezkuntza jarduera desberdinak euskaraz ahalbidetzen, euskara eta unibertsitate munduak elkarrengana hurbiltzen. Kultur elkartea izanik, UEUk ezin du titulazio ofizialik eman, baina UEUn biltzen den komunitate zientifiko eta intelektualak badu nahikoa ahalmen, ilusio eta berme goi-mailako eskaintza egiteko. Horregatik, eta bilgune lana egin eta sinergiak biltzea direlarik gure helburu garrantzitsuenetakoak, poztekoa da EHUren elkarlanarekin batera gaur hemen aurkezten dizuegun eskaintza honen berri ematea. Bide luzea da jadanik UEUk egin duena. eta oraindik ere egiteke dagoena ere ez da makala. Hala ere, udako ikastaroak antolatzetik gaur egun urte osoko jarduera eskaintzera Pasa gara, eta haU gutxi balitz, hirugarren zikloko programak, titulazio ofiziala dutenak, alegia, ere antolatzen ari gara. UEUrentzat honoko hau jauzi kualitatibo handia da, esparru berri honetan ere gure lana punta-puntakoa dela frogatzen ari garelako. Horregatik bide honetan sakontzen jarraitu nahi dugu". Zelan Ikus ditzaket bideoak?
eka
11
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Euskaltzaindiak Euskal Komunitate Zientifikoaren datu-basean (INGUMA) lankidetzan aritzeko hitzarmenaren aurkezpena burutu dute. Bi erakundeen arteko hitzarmena pasa den abenduan sinatu zen eta geroztik elkarrekin aritu dira Inguma datu-basea hornituz.            Inguma, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, UEUk sortu eta garatutako Euskal Komunitate Zientifikoaren datu-basea da. Bertan azken 30 urteotan unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen da. Era honetan, Inguma datu-basean Euskal Komunitate Zientifikoan oinarri diren produktuak eta egileak bildu dira. Zelan Ikus ditzaket bideoak?  
eka
8
  Bilboko Liburu Azokak Urrezko idazluma Saria eman dio José Antonio Martija idazleari. Sari bidez Bizkaiaren izena, izaera eta hizkuntza zabaltzen aritu direnen ahalegina  eskertu nahi da. Beraz, José Antonio Martijaren izena, orain arte Urrezko Idazluma Saria  eskuratu duten beste pertsonaia eta erakundeei gehituko zaie,  Manu Leginetxe, Aita Barandiaran, Javier Sadaba, BBKTemas Vizcainos,  Manu Montero edo Federico Krutwig besteak beste.  Martijak, gaixorik zegoena,  ezin izan da ekitaldian agertu, eta bere alaba izan da saria jaso duena Henrike Knörr eskuetatik. Zelan Ikus ditzaket bideoak? 

mai
21

Gabi Basañez-en ustez, "Euskaraz biziko den herria izan nahi dugula behin baino gehia9otan aldarrikatu izan dugu, berez, herri bezala dagokigun eskubidea delako. Helburu hori gauzatzeko dagoen berma bakarra, guk geuk, euskaldunok eta euskaltzaleok, lana eta borroka egitea da; euskararen normalkurtza osoaren alde eta Euskal Herrian, gure hizkuntza eskubideak beteak izan daitezen. Baina nazioartean ere, lan eta borroka hori garatzen hastearen garrantzia nabarmentzen ari den une honetan, ezinbestekotzat jotzen dugu horri heltzea eta honek duen garrantzia barneratzen hastea. "  Zelan Ikus ditzaket bideoak?  
api
20
EAJ-PNVren Hezkuntza Txostena aurkeztu dute gaur goizean EBBeko presidente Josu Jon Imazek, Euzkadi Buru Batzarreko idazkari Josune Ariztondok eta EAJko Hezkuntza Arloko arduradun berriak, Markel Olanok. Txosten hau, "hezkuntza sistema propioa lortzeko prozesua burutzeko nahiari dago lotuta" . Eta, beraz, "hezkuntza arloa orokorrean lantzen duela" adierazi dute EAJko kideek. Zentsu honetan, eta gai honek eskuduntzekiko sortu dezakeen gatazkaren aurrean, Imazek adierazi du "hezkuntza mailan gure autogobernua bete gabe egon dela urteetan zehar Madrilgo gobernuak aurrera eraman dituen eta gure eskuduntzen eremuan sartzen ziren lege organikoen ondorioz". Dena den, EAJko kideek garbi utzi nahi izan dute hezkuntza txosten honen helburua ez dela eskuduntzen eremuan sartzea; baizik eta hezkuntza sistema lantzea, berau egiteko osotasunean aintzat hartzea beharrezkoa izanik. Honi lotuta, Imaz akordien alde agertu da hezkuntza sistema euskalduna lortzeko: "sektore eta alderdi politikoen arteko akordioen alde", alegia; bere esanetan "hezkuntza akordio berria planteiatzen baitu ponentzia honek". Zentsu honetan  Josune Ariztondok "Euskal Hezkuntza lege bat izateak duen garrantzia" gogoratu du, honekin batera "finanantzaketa legearen aldeko apostua ere egiten dutela" adieraziz.Joan den urtarrilaren 17an onartu zen txosten hau. Gaurtik aurrera "txostena ezagutaraztea, gizarteratzea da helburua". Hori lortzeko 2 monografia argitaratuko dira (Unibertsitatearen eta Lanbide Heziketaren ingurukoak); eta, horrekin batera, proposamen guztiak batzen dituen Liburu Zuria banatu ere.  Zelan Ikus ditzaket bideoak? BEC-en inaugurazioa
api
15
Bilbobusek % 7ko gorakada izan du 2004ko lehen hiru hilabeteetan.Bilboko Udalaren esanetan "eskaintzaren hobekuntzaren eta beste garraio batzuekiko sinergiaren ondorio da gorakada"   Zelan Ikus ditzaket bideoak? 
api
7
  Eusko Jaurlaritzak Autonomia Erkidegoan bizi diren etorkinentzat harrera-ikastaroak antolatu ditu, baita ikastaro horietan berariaz erabili beharrekoikasmaterialak sortu ere. Gaur egin dute Bilbon proiektuaren aurkezpena Habeko zuzendari Jokin Azkuek, Hizkunta Politikarako Sailburorde Patxi Goenagak, Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburuorde Angel Eliasek eta Inmigrazio zuzendari Omer Okenek. Harrera-ikastaroen helburua etorkinak euskara ikastera bultzatzea da, Euskal Autonomi Erkidegoan bizi eta euskararekin harremanik izan ez duten Europako Batasunatik kanpoko etorkinak euskara ikastera bultzatzea, alegia. Ikastaro horien xedea ere bada etorkinak euskal gizartea hobeto ezagutzen laguntzea bertan integra daitezen eta euskaraikasten lehen urratsak ematea. Gizarte Gaietarako Sailburuordeak esan bezala "etorkinek ere eskubide eta beharrak baitituzte".Joan den ostiralean aurkeztu zen inmigrazio planaren baitan kokatzen da ekimen hau; planak  normalizazioa dauka helburu nagusienetako bat, eta hori lortzeko gaurkoa bezalako ekimenekin batera,  "garrantzitsua da euskaldunok ere barneratzea etorkinek ekarritako kultura", esan du Eliasek.  
api
5
EBBko presidente Josu Jon Imazek Terrorismoaren aurkako akordioaren aurrean EAJk izango duen jarrera azaldu du gaur Bilbon. Zentsu honetan, "EAJ-PNV akordio horretan parte hartuko ez duela" adierazi du Imazek, "ETAren aurkako akordioa baino nazionalismoaren aurkakoa baita". EBBko presidenteak esan duenez "testuak sei aldiz aipatzen ditu EA eta EAJ; eta, lau aldiz bakarrik egiten dio aipamen ETAri". Imazek gogoratu du, gainera, Mayor Orejak berak adierazi zuela paktuaren helburua "ez zela terrorismoa edo ETA; baizik eta nazionalismoari aurre egitea".Zapateroren izendapenaren inguruan, Imazek argi utzi du ez duela bere botua "dohan" emango; "proposamenen arabera erabakiko dugu botua, eta betiere Euskadiko normalizazio politikoaren aldeko neurriak hartzen baldin badira".EBBko presidenteak, azkenik, positibotzat jo du Frantzian ETAren aurka egin berri den ekintza poliziala.    
api
1
  Zelan Ikus ditzaket bideoak? Euskalkiak nola erabili behar diren argitzeko Euskaltzaindiak berriki onartu duen Adierazpena aukeztu dute gaur Paskual Rekaldek eta Andres Urrutia Jagon Sailburuak. Bilboko Plaza Berriko egoitzan irakurri dute hizlarion esanetan "oraindik garapen gehiago behar duen Adierazpen hau; marko edo esparru orokor bat finkatzeko lehen pausua baita gaur aurkeztu dena".Rekaldek eta Urrutiak esan bezala "aspaldi gure artean dugun gai honen inguruan lehendik zeuden idazki eta doktrinaren jarraikortasuna bermatu nahi" izan da. Baina, argi utzi dute doktrina hori garatzen hasi zenetik hona euskararen estatusa aldatu egin dela, eta, "euskarak lortu duen ofizialtasunaren ikuspegitik premia ere badagoela batua eta euskalkiak nola uztartu zehazteko".Horretarako euskatzaindiaren ustez "gaur egungo gizartearen nondik norakoak batzen dituzten hiru arlo nagusiak aukeratu dira jorragai: administrazioa, komunikabideak eta irakaskuntza".Iritzi-trukaketa bizien ondoren lortu den Adierazpen honek "batzuen eta besteen gogoak eta nahiak oso-osorik betetzen ez dituela" aitortu du Rekaldek; baina "adostasuna xede nagusia izanik, lantaldeko kideek hainbat erakunderen ahotsa ekarri dutela" ere gogoratu nahi izan du.
mar 18 Berangoko euskara eta kultura tradizionala jaso eta ikertzen ditu Iñaki Gaminderen "Berango berbarik berba" liburuak, gaur eguerdian Euskaltzaindiaren egoitzan aurkeztu den lanak. José Luis Lizundia euskaltzainak eman dio hasiera aurkezpenari, "ikerketa hizkuntzan ere egin behar dela gogoratuz". Ikerketa egiteaz gain, emaitzak ezagutarazi egin behar direla gogoratu dute parte hartzaileek, Eusko Jaurlaritzako Amaia Aurrekoetxeak "Euskara Biziberritzeko planaren barruan kokatu du ikerketa hau, eta produktuak egiteaz gain promozionatu ere egin behar drela azpimarratu nahi izan du".  
mart. Julia Madrazo Ezker Batuko zinegotziak irakurri du Bilbo Udalak martxoaren 8a dela eta egindako adierazpen instituzionala.  "Bilboko Udalak ere emakumeak ez diskriminatzeko aldarrikapena bere egin gura duela" esanaz hasi du Madrazok adierazpena, "ezin baitugu ahaztu emakumeek oraindik ere diskriminazio-egoera jasaten jarraitzen dutela".Ezker Batuko  zinegotziak oraindik gizonezko eta emakumezkoen artean mantentzen diren desberdintasunak zalatu eta gaitzetsi ditu. "Gure urian beste toki askotan legez, emakumezkoen langabezia-tasak gizonezkoena baino askoz handiagoa izaten jarraitzen du, andrazkoen bataz besteko soldata txikiagoa da, etxeko ardurak eta lanak emakumezkoen gain uzten dira, erabakitzeko erantzukizuna duten lanpostuetan askoz ere emakumezko gutxiago daude gizonezkoak baino eta emakumeek arlo publikoan parte-hartze txikiagoa dutela" gogoratu du.Aurten Bilboko Udalak emakumeek arlo publikoan parte hartzeak duen garrantzia azpimarratu nahi izan du. "Duela urte askotatik, emakumea gizartean ikusezin egon da, bigarren maila batean eta bere gaitasuna ezagutua eta onartua izan barik" adierazi du Julia Madrazok. Hori dela eta, Bilboko Udalaren ustez "garaia da emakumeei hitz egitea errazteko eta euren parte-hartzea ikusteko modukoa izateko".  Zelan Ikus ditzaket bideoak?

 

EUSKADIRENTZAT ESTATUTU POLITIKO BERRIAREN PROPOSAMENARI BURUZKO EZTABAIDA

2004 ko abenduaren 30a

 

JUAN JOSe IBARRETXE lehendakariaren hitzaldia: laburpena  juan josé ibarretxe   2004/12/30

 

 

EUSKARAZ.TV PRENTSAN
  2005
  www.euskaraz.tv prentsan: BERRIA-n www.euskaraz.tv prentsan irakurtzeko www.euskaraz.tv prentsan: KAIXO-n
  www.euskaraz.tv prentsan: QUE!-n www.euskaraz.tv prentsan: eitb24-n www.euskaraz.tv prentsan irakurtzeko
  2004
 

 

www.euskaraz.tv  prentsan: DEIA-n www.euskaraz.tv prentsan: BERRIA-n www.euskaraz.tv prentsan: EL PAIS egunkaria
  www.euskaraz.tv prentsan: aldaketa16 www.euskaraz.tv prentsan irakurtzeko www.euskaraz.tv  prentsan: asteon
  www.euskaraz.tv prentsan: aizu, aek-ren aldizkaria www.euskaraz.tv prentsan: UK www.euskaraz.tv prentsan: euskararen berripapaera

 

ZERBITZUAK

PROYECCION Ikus-entzunezko zerbitzuak
PROYECCION
Komunikazioa
PROYECCION
TB programak

       

copyright  2005  www.euskaraz.tv