AURREKO ALBISTEAK 2004

BIDEO ALBISTEAK 2005

 
  Andoni Egaņa bertsulari Zarauztarrak irabazi du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia, laugarren aldiz. Amets Arzallus eta Sustrai Colina lapurtarrak hirugarren eta seigarren sailkatu dira hurrenez-hurren.   Zelan Ikus ditzaket bideoak?
    Gorte Nagusietako 2004-2005 ikasturtearen gaineko balorazioa  
  Bai Euskarari Ziurtagiriak: Bai Euskarari Akordioaren Jarraipen Batzordeak Bai Euskarari Ziurtagiriaren 5.urteurrena ospatu du gaur. Urte hauetan 1000 enpresa, saltoki eta era guztietako entitate baino gehiagok lortu dute ziurtagiria, euskararen normalizazioaren aldeko neurriak garatzen ari direla kreditatzen duen ziurtagiria   Zelan Ikus ditzaket bideoak?
    "Justizia euskaraz" elkarte berriaren aukezpena: Euskara erabiltzeko eskubidea oinarrizko eskubide ezabaezina dela oinarritzat hartuz, eta eskubide horren baitan justizia administrazioarekiko harremanak ere badaudela azpimarratuz aurkeztu da gaur Bizkaiko abokatuen bazkuneko Bilboko egoitzan  “Justizia euskaraz” elkarte berria. Elkartetik gogoratu dutenez, “Euskararen normalizazioa, gizarte arlo askotan, urrats sendoak ematen diren bitartean, Justizia administrazioarekiko hartu-emanen egoera erabat negargarria da”.  
  EAJren balorazioa egindako bileren ondoren eta aurrera begira proposatutako planteamanduak Eusko Legebiltzarreko Mahaiko presidentea aukeratzeko prozesuan   Zelan Ikus ditzaket bideoak?
    Bai euskarari ziurtagirien banaketa Bizkaiko Foru Aldundian  
  DBH bukatzen duten ikasleak D ereduan matrikulatzera animatu nahi ditu “Zeurea da aukera: jarraitu euskaraz” kanpainiak. Batxilergoan eta Lanbide Heziketan euskarazko ereduak bultzatzeko kanpainia aurkeztu dute gaur Gotzon Lobera Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko zuzendari nagusiak, Ana Castro Bilboko euskara zinegotziak eta Luis Prieto Athletic-eko jokalariak.17 udalerrik eta 3 mankomunitatek hartu dute parte Alkarbide bilguneak koordinatutako ekimen honetan.  Bizkaiko Lurralde Historikoko udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuen bilgunea da Alkarbide eta Bizkaiko Foru Aldundiak sortu du, Eusko Jaurlaritzarekin eta EUDELekin lankidetzan.   Zelan Ikus ditzaket bideoak?
    Apirilaren 17ko hauteskundeen balorazioa egin du gaur Josu Jon Imaz  EAJko presidenteak  
  Ibilaldia 2005: "Emon bostekoa" da aurten Durangon egingo den Ibilaldiaren leloa. Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolen  eskutik dator aurtengo Ibilaldia, eta "Eman bostekoa" abestiarekin batera,  bideoklipa ere aurkeztu dute Bilboko Kafe Antzokian.   Zelan Ikus ditzaket bideoak?
      Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunistaren  agerraldia  
  Zelan Ikus ditzaket bideoak?   Juan Jose Ibarretxe EAJ-EA koalizioren lehendakarigaia enpresa txiki eta ertainen egoeraz aritu da Bilbaoko Ensanchearen Merkatu Plazan egin duen ekitaldian . Ibarretxek gogoratu bezala, enpresa txiki eta ertainak % 50a dira EAEan, eta, merkatari txikiei zuzendutako hitzaldian esan duenez, “zuek zarete gure aurpegia eta gure ekonomiaren bihotza”. Ibarretxeren esanetan, egungo gizartean “aukeratuak izatea da gakoa”, eta, kontutan izanik gero eta jende gehiago hurbiltzen dela gurera, enpresa eta komertzio txikien lana beharrezkotzat jo ditu: “enpresa eta komertzio txiki eta ertainak ekonomiaren birikiak dira; gure aurpegia munduaren aurrean”. Zentsu honetan beren ihardueraren garrantziaz ere aritu da, “guztion bizi-kalitatean euren lana ezinbestekoa izanik”.   Merkataritza arloan aurrera egiteko eta gero eta erakargarriagoak izateko gakoa autogobernua dela gehitu du Ibarretxek. “Enpresa txiki eta ertainen helburuak bultzatzeko eta gauzak egiteko autogobernua beharrezkoa dela” esan du, eta hori izan da, bere esanetan, autogobernua eskatzeko arrazoietako bat:  “arautegiak enpresa txikiekin egiteko aukera izatea, alegia”.
    Espainiako Auzitegi Gorenak Aukera Guztiak hautesle elkartearen zerrendak baliogabetu ondoren, talde honek konstituzionalera jo eta babes helegitea aurkeztu du. Bilbon egindako prentsaurrekoan AG taldearen ordezkariek jakinarazi dutenez, Auzitegi Konstituzionalak zerrendak legez kanpo uzten baditu, "alderdien legearen" aurkako talde politiko guztiak batuko dituzte  sortutako egoera aztertzeko.  
  Euskararen erronkak aztergai   Zelan Ikus ditzaket bideoak?
    Kontzentrazioa  Bilboko Udalaren aurrean Madrilgo atentatuetan hildakoak oroitu eta omentzeko  
  Korrika 14   Zelan Ikus ditzaket bideoak?
    2004ko Azkue saria irabazi duten 12 gazteren lan literarioak argitaratuko dira.Euskaltzaindia eta BBK Fundazioak antolatuta 11 eta 18 urte bitarteko gaztetxoen literatur lanak  saritzen dira urtero.2004ko R. M. Azkue literatur sarien irabazleak jakitera eman dira gaur Euskaltzaindiaren Plaza Barriko Egoitzan egin den ekitaldia. Euskaltzaindiak berak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzeko asmoz sortuak dira, narrazioa eta olerkia landuz.  
  Zelan Ikus ditzaket bideoak?   Esteban Urkiaga "Lauaxeta" euskal idazle eta olerkariaren jaiotzaren mendeurrena ospatuz, olerkariaren liburutegia osatzen zuten liburuen zerrenda argitaragabea aurkeztu da gaur Bilbon.Sabin Etxean egindako prentsaurrekoan, Andoni Olabarri  Sabino Arana Kultur Elkargoko zuzendariak, Eduardo Jauregi Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiaren koordinatzaileak, eta Jon Kortazar EHUko Euskal Literaturako katedradunak Lauaxetaren irakur joerak ezagutzeko aukera ematen duten dokumentua aurkeztu dute.
  Behatokiaren arabera, Europako Itun Konstituzionalean ez da jasotzen Hizkuntz eskubideen aipurik  Hizkuntz eskubideen ikuspegitik egin du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak  Europako Itun Konstituzionalaren inguruko azterketa.Hizkuntz eskubideak giza eskubideak eta oinarrizko eskubide dira, eta horien aipamenik ez da egiten Europako Itun Konstituzionalaren testuan Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren arabera. "Europako Itun Konstituzionalaren azterketa hizkuntz eskubideen ikuspegitik" izeneko txostena aurkeztu dute Paul Bilbao Behatokiko zuzendariak eta Arantza Haranburu Behatokiko kudeatzaileak Bilbon egindako agerraldian.   Zelan Ikus ditzaket bideoak?  
    Euskaltzainburu 16 urtez aritu den Jean Haritxelharren lekua hartzeko iazko abenduaren 17an hautatu zuten Andres Urrutia, eta atzo hartu zuen Euskaltzaindiaren buruzagitza. Bilbon egin zuten kargu-hartze ekitaldian, euskal hizkuntzaren akademiaren lana babestu eta sostengatu duten erakunde nagusien ordezkariak bildu ziren. Ekitaldiaren aurkezle Xabier Kintanaren ondoan, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxe eta Espainiako Gobernuko Hezkuntza eta Zientzia ministro Maria Jesus San Segundo egon ziren, euskaltzainburu zaharrarekin eta berriarekin batera. Zelan Ikus ditzaket bideoak?
  Zelan Ikus ditzaket bideoak?   Sabino Arana Sariak 2004: Andoni Olabarri Sabino Arana Kultur Elkargoko presidenteak eta Irune Zuluaga Elkargoko zuzendariak jakinarazi dituzte gaur Bilbaon 2004ko Sabino Arana sarien irabazleen izenak. Sabino Aranaren jaiotzaren urteurrena ospatzeko ematen dira urtero sariok, eta aurten urtarrilaren 30ean egingo dute kultur ekitaldia Bilbaoko Arriaga Antzokian. Bost kategoriatan banatzen dira sari hauek: “Berezia” atalean Carlos Garaikoetxeak jasoko du saria “1980an sortutako Eusko Jaurlaritzako Lehendakari zereginetan egindako lanaren esker on gisa”. Elkarteko ordezkariek adierazi dutenez, “bera izan zen burujabetasunaren bideari ekin zion lan-taldearen buruzagia, abian ipiniz Eusko Jaurlaritzaren babesean sortutako erakundeak eta zerbitzuak”. Euskal Sukaldarien kolektiboaren izenean Arzak, Arbelaitz, Argiñano, Berasategi eta Subijanak jasoko dute “Gizartea” atalean saria, Elkargo honen ustez “nazioarte guztian gure lurraren benetako enbaxadore baitira”. Idazon dagoen Boise hiriko alkateak, Dave Bieter-ek, irabazi du “Euskadunak munduan” kategorian. AEB-etako hiriburu batean halako kargua lortzen duen lehen euskalduna izanik “euskaldunek bakean bizitzeko eta euren etorkizunaz eurek erabaki ahal izateko eskubidearen alde egin duen defentsagatik” jasoko du saria. Karmele Goñi etnografa izan da “Bizitza Osoko ibilbidea” sariaren irabazlea, Zuluagak adierazi bezala, “euskal kultura eta hizkuntzaren alde, eta, zehazkiago, euskaldunen tradizioak eta ondarea jasotzen eta hedatzen egin duen lanagatik”. "Ekonomia" atalean Kukuxumusu enpresa nafarrak hartuko du saria, “euskal enpresa ekintzaile eta berritzailearen eredua”. Guztiek urre trinkozko txanpon bana jasoko dute hilaren 30ean Arriagan jendeari irekita dagoen ekitaldian.

 

EUSKARAZ.TV PRENTSAN

  2005
  www.euskaraz.tv prentsan: BERRIA-n www.euskaraz.tv prentsan irakurtzeko www.euskaraz.tv prentsan: KAIXO-n
  www.euskaraz.tv prentsan: QUE!-n www.euskaraz.tv prentsan: eitb24-n
www.euskaraz.tv prentsan irakurtzeko
  2004
 

www.euskaraz.tv  prentsan: DEIA-n www.euskaraz.tv prentsan: BERRIA-n
www.euskaraz.tv prentsan: EL PAIS egunkaria
  www.euskaraz.tv prentsan: aldaketa16 www.euskaraz.tv prentsan irakurtzeko
  www.euskaraz.tv prentsan: aizu, aek-ren aldizkaria www.euskaraz.tv prentsan: UK
www.euskaraz.tv prentsan: euskararen berripapaera

 

ZERBITZUAK

PROYECCION Ikus-entzunezko zerbitzuak
PROYECCION
Komunikazioa
PROYECCION
TB programak

       

copyright  2005  www.euskaraz.tv