PUBLIZITATEAZURE ENPRESA, INSTITUZIO EDO ELKARTEAK INTERNET BIDEZKO BIDEOEN DIGITALIZAZIOA KONTRATATZEKO INTERESIK BADU, KONTSULTATU GURE TARIFAK KONPROMISORIK GABE.

 

 

 

 

 

 

 

ZURE ENPRESA, INSTITUZIO EDO ELKARTEAK INTERNET BIDEZKO BIDEOEN DIGITALIZAZIOA KONTRATATZEKO INTERESIK BADU, KONTSULTATU GURE TARIFAK KONPROMISORIK GABE.

EGUNGO ERAKUSKETAK

AURREKO ERAKUSKETAK 

  GUGGENHEIM ARTE EDER- MUSEOAK BESTEAK BESTEAK

aza

 Errusiako abangoardiak   Espazio handi, zabal eta argiarekin egingo du topo ikusleak Bilboko Rekalde aretora sartzean. Dena mugitzen den bitartean salbu egongo gara dioen kartela ikusiko du aurreko paretan, eta itxi eta zabaldu egiten den ate handia. Doug Aitkenen (Kalifornia, AEB, 1968) zinema instalazio erraldoi bi aurkituko ditu kristalezko atea igaro eta berehala.           Gezien norabideari jarraituta, aurrera egin beharko du aretoko ilunean barrena. Eta Interiors obraren soinu bortitz eta irudi biziek berenganatuko dute bere arreta. Formatu handiko hiru pantaila ditu, bata bestearen jarraian. Eta hiru pertsonen irudiak ematen dituzte etengabe. Soinuaren intentsitatearekin eta irudien abiadurarekin jolastu du Aitkenek Interiors lanean. Hainbat irudi proiektatzen ditu, ikusleari horiez guztiez ohartzeko astirik eman gabe: zabortegia, bulegoa, hondartza, aurpegiak, letaniak, keinuak, trikimailuak... Irudi eta soinu andana jasoko ditu ikusleak, eta hasiera batean hiru istorio ziruditenak bakar batean batuko dira. Bill Violarekin batera, AEBetako egungo artistarik entzutetsuenetakoa da Doug Aitken. Baina Violak ez bezala, zinemako hartualdiak bakantzen ditu Aitkenek, eta ordena aldatu ondoren, bata bestearen segidan ematen ditu, abiadurarekin jokatuta. Formatu handiko pantailen bidez, ikuslea esperientzia bitxian murgiltzen duen espazio inguratzailea sortzen du.

abu

analettok eta Guardik xehetasun handiz margotutako lanak Arte Eder museoko obra gonbidatuak irailaren 19a arte Mexikoko Soumaya museoko «altxorrak» ekarri ditu BBVA fundazioak Bilbora. XV. mendetik XIX. mendera bitartean Europan eraturiko eskoletako hainbat margo, arte novohispanoaren barruan sortutako zenbait obra eta XIX. mendeko Mexikoko pinturaren obra adierazgarri bakan batzuk jaso ditu San Nikolaseko erakustaretoan. Orotara, 71 koadro ikus daitezke, gaur hasi eta uztailaren 30era arte.    Zelan Ikus ditzaket bideoak?

eka

  Jose Antonio Agirre XX. mendeko Euskadiko pertsonaia politikorik nabarmenenetako bat da, edo gutxienez ezagutuenetako bat. Haren dinamismoak, haren izaera aglutinatzaileak, hain baliotsua herriaren burua izatea egokitu zitzaion une latzetan, eta munduko demokrazien ondoan egin zuen borrokak, beraren ospea euskal abertzaletasunetik herri txiki honen mugez haraindi hedatzea ekarri zuten.  

mai

James Rosenquist artista estatubatuarrari zuzenduriko atzera begirako erakusketa zabaldu du Guggenheim museoak. Orotara, 150 obra bildu dituzte, Rosenquistek 1950. urtetik egunerarte sortutako lanak. Pop artera batu aurretik, pintura abstraktua egin zuen, erakusketa zabaltzen duten lanek erakusten dutenez. Museoko bigarren solairuan kokatu dituzte haren lanak, eta aretorik areto bertan elkartutako kazetari andanaren artean ibili zen atzo Rosenquist bera. Tarteka bere lanak azaltzeko astia hartu zuen, artista hotzaren irudia hautsita.          Hautatutako presidentea (1960-61) «koadro narratiboa» da pop artearen ezaugarriei jarraiki sortu zuen lehenengoetakoa. Aldizkari batetik hartutako Kennedyren argazki zuri-beltza du oinarrian, baina Rosenquistek kolorea gehitzea erabaki zuen. «Behin Kennedy aurrez aurre ikusteko aukera eduki nuen, eta ipuin batetik ateratako pertsonaia ematen zuen, irribarretsu eta oso koloretsu ikusi nuen», dio egileak. Paretaren bestaldean 1959ko bi hiritar (1963) obra paratu dute. Hiru dimentsiotan eginiko lana da, «mugimendua iradokitzeko» koadrotik kanporantz irteten den banbu kanabera bat erantsi zion mihiseari Rosenquistek. Autoak pieza biko olioak iradoki baino gehiago gauzatu egiten du mugimendua. Sistema mekaniko batek eraginda kotxe bik talka egiten dute Zelan Ikus ditzaket bideoak? 1985ean Joseba Sarrionaindia bizkaitarrak, idazle eraginkor eta eztabaidatua, idatzitako lan baten izenburuan oinarritutakoa, Bergarako Manu Muniategiandikoetxearen lana,  Ni ez naiz hemengoak,  nolabaiteko xarma galtze egoerara jotzen du. Xarma ezak artistaren etorriarekin du zerikusia, pintura, marrazkia, eskultura batzuetan eta kultura eztabaida kokatzen den giza eta polítika testuinguruaren xarma galdua. Errakuntza litzateke, ordea, xarma eza ezkortasunarekin paretzea. Manu Muniategiandikoetxearen, Bergara, 1965, lanean argi agertzen denik bada, komunikatzen duen energia zabala da. Xarma eza, norbere esku dauden promesa eta aukeren inguruko gogoeta egitean sortarazitako gogo egoera bezala, nondik proiektu berri batekin atera behar baiten esku tartean.

api

Bilboko Arte Eder Museoak Juan De Echevarria margolari bilbotarraren arte-lanak biltzen dituen erakusketa aurkeztu du gaur.Mapfre Vida Elkargo Kulturalak koproduzitu du eta Veronika Mendieta da erakusketaren komisarioa. Erakusketan Echevarriaren ibilbideko obra esanguratsuenak daude, bere pinturaren gai nagusienen inguruan antolatuak. Izan ere, Erakusketa Parisen pintatu zituen koadroekin hasten da, Picasso, Zuloaga eta beste artistekin izandako harremanen garaikoak. Ordukoak dira lehenengo natura hilak eta paisaiak. Jarraian, ijitoen ohal ugari daude ikusgai, Avilan pintatutako koadroen indarrez lagunduta. Madrilera joan eta garai hartako literatuta-bileretan parte hartu zuen, idazle eta artistekin harremanak izateaz gain, estatu giztian barrena bidaiatuz. Bidai hauek izango dira hainbat arte-lanen gai eta eredu. Obra hauen ondoren Echevarriaren bi obra-multzo dira aipagarrienak: petsonaia ospetsuen erretratuak eta natura hilak. Erretratuen artean aipagarri dira, besteak beste, Pio Baroja, Valle-Inclan eta Miguel de Unamuno. Natura Hila generoa ere zuen gogoko, eta arte-lan hauetan adierazten da, beharbada, kolorearen inguruan zuen zentsu harmoniatsua eta dekorazio dotorea. Konposizio hauen elementu nagusia ia beti loreak ontzian izaten dira, frtua-ontzi, liburu eta estanpekin batera. Beste artista batzuen omenez eginiko obrak ere badira, Goyari egindako "Limoien natura hila" horien artean aipagarriena.    

api

Habanako eskola sortu zuten zenbait lan biltzen ditu BBK-ko Kultur Aretoak antolatu duen erakusketak. "Habanako eskola: Tradizioa eta Modernotasuna" bilduma honetan kolore distiratsuak baina baita zuri-beltza ere lantzen dituzten arte-lanak daude ikusgai; surrealismoa, kubismoa eta espresionismoa erakusten dituzten oihal eta marrazkiak, alegia.Izan ere, XX. mendeko abangoardia piktorikoak Kubako islatik "pasa" eta joan den mendeko mugimendu artistiko handienetako bat sortu zuten: Habanako Eskola. 20 eta 60.hamarkadetan zehar ibilbidea hasi eta gaur egun arte irauten duen mugimendua da hau. Wilfredo Lam, Marcelo Pogolotti, René Portocarrero eta beste hamabi artistek Europako abangoardiak bereganatu eta "Kuba "berraurkitu" zuten;  argi berria ikusi zuten betiko paisaia horretan" Kubako zabalkutza kulturalerako Zuzendariorde Esperanza Maynulet-ek adierazi bezala."Akademiatik aldendu nahi izan zuten, eta lortu ere", azaldu zuen. Horrela jaio zen kubatar abangoardia, "criollismo eta afrokubanismo" izenaz ere ezagutzen dena. Arte lan hauetan Karibeko bizitza tradizionalaren pasarteak ageri dira, gizarte horren kezkak ere irudietan islatzen direlarik.

mar

Zelan Ikus ditzaket bideoak?  
 

 

EUSKARAZ.TV PRENTSAN
  2005
  www.euskaraz.tv prentsan: BERRIA-n www.euskaraz.tv prentsan irakurtzeko www.euskaraz.tv prentsan: KAIXO-n
  www.euskaraz.tv prentsan: QUE!-n www.euskaraz.tv prentsan: eitb24-n www.euskaraz.tv prentsan irakurtzeko
  2004
 

 

www.euskaraz.tv  prentsan: DEIA-n www.euskaraz.tv prentsan: BERRIA-n www.euskaraz.tv prentsan: EL PAIS egunkaria
  www.euskaraz.tv prentsan: aldaketa16 www.euskaraz.tv prentsan irakurtzeko www.euskaraz.tv  prentsan: asteon
  www.euskaraz.tv prentsan: aizu, aek-ren aldizkaria www.euskaraz.tv prentsan: UK www.euskaraz.tv prentsan: euskararen berripapaera
 
 

 

 

ZERBITZUAK

PROYECCION Ikus-entzunezko zerbitzuak
PROYECCION
Komunikazioa
PROYECCION
TB programak

 

copyright  2005  www.euskaraz.tv