AURREKO ERAKUSKETAK

BIDEO ERAKUSKETAK
  GUGGENHEIM ARTE EDER
MUSEOAK
BESTEAK BESTEAK
  Richard Serraren "Denboararen materia" obra iraunkorki kokatu da Guggenheim Bilbao Museoan. Zazpi eskulturak eraikinaren areto handienean daude eta artistak espazioaren fisikotasunari eta eskulturaren izaerari buruz egin duen gogoeta sakonena adierazten dute. Zelan Ikus ditzaket bideoak? Bilbao 700 erakusketa: Azken bost urteotan “Bilbao 700” proiektuaren baitan garatutako lanak bildu dituzte erakusketa honetan. Bost urte hauetan fundazioak egin dituen lanak jasotzen ditu, guztira 160.000 pertsona baino gehiago bildu dituzten lanak. Argazkiz osatutako 9 panel daude ikusgai, eta hauen artean aipagarri dira Valerio Festiren su ikusgarrien jaialdia, “Naumon”, “la Fura dels Baus”en ikuskizuna, balearen desfilea, 2004ko musika kontzertuak, eta hiriko toki ezberdinetan jarri izan diren behi eta usoak. Baina panelekin batera ikus-entzunezkoei zuzendutako bost atal ere badaude, Bilboko arkitekturaren garapena eta historia erakusten dutenak. Erakusketa uztailaren 22a arte egongo da ikusgai eta sarrera doakoa da.
  "Azteken Inperioa" zibilizazio honen arteari eta kulturari orain artean eskaini zaion erakusketarik zehatzena da.  Bilduma publiko eta pribatuetako 600 pieza inguru batzen ditu eta joan den hamarkadako aurkikuntza arkeologikoak ere hartzen ditu barne, Mexikotik kanpo lehen aldiz aurkeztuko direnak.Irailaren 18ra bitartean Guggenheim Bilbao Museoko  bigarren eta hirugarren solairuetan egongo da ikusgai eta hamar gairen inguruan dago antolaturik. Beraz, azteken gizarteari buruzko irudikapen sakona eskaintzen du, hastapenetatik hasi eta zibilizazioaren gailurra zein gainbehera ere aztertuz.    Zelan Ikus ditzaket bideoak?
  Maiatzaren 5a arte "Yves Klein"en atzera begirakoa ikusteko aukera egongo Guggenheim Bilbao Museoan, lehenengo solairuko 103 eta 105 aretoetan. Gerraostean, Europako abangoardian gehien eragin zuen artistetako bat izan zen Klein, eta erakusketa honek margolari eta artista frantziarraren lana biltzen du. Frankfurt-eko Schirn Kuntshalle-arekin elkarlanean antolatu da ehun lan inguru biltzen dituen atzera begirakoa. Bilduma pribatu eta ospe handiko museoetako lanez gain, erakusketan Guggenheim-en beraren bildumako bi lan aurkitu daitezke, " Antropometria urdin handia " eta "Su-iturria", azken hau Museoko urmahelean.XX. mendeko joera artistiko askoren aitzindari izan zen Ives Klein eta artearen historia liburuetan "Yves monokromoa" izenaz agertu izan da. Hala ere, erakusketa honetan artista honen lanaren ezohiko barietatea eta izaera irudikorra erakutsi nahi da. Olivier Berggruen eta Ingrid Pfeiffer komisarioen esanetan "Hutsunerako" saltoa argazki famatua, grabitatea gainditzeko zuen nahiaren sinboloa da. Kleinen nahiaren, bere obra guztian nagusi den nahi horren adierazpena da, mugak gainditzekoa, alegia. Zelan Ikus ditzaket bideoak? Adrià Juliàren erakusketa Rekalde Aretoan."La Villa Basque, Vernon, Kalifornia, 2004" izen orokorrarekin aurkezten den proiektua film bik eta argazki sail batek osatzen dute.
    Euskararen Interpretazio zentroan gure hizkuntzak historian zehar egindako “bidaia” islatzen da, euskararen historia eta bilakaera azalduz.Tren geltoki baten antzera girotuta dagoen gune honetan euskararen historian zehar bidaia egin dezake ikusleak: “euskararen geltokian” “bidaia-txartela” atera ondoren, trenak dituen bi bagoien bisita hasten da, horma irudiez gain euskarri digitalen bidez osatzen dena. “Bat eta asko” bagoian ikusleak euskara eta bere euskalkiei buruzko informazio jasotzen du, euskalki ezberdinetako hitzetan oinarritzen den joko digitalaren bidez ikusitakoa frogatuz. “Atzo eta Gaur” izeneko bagoiak, aldiz, euskararen historiaren berri ematen du: euskararen sorreraren teoriak, erromatarren garaiko egoera...Baina euskararen azterketa ez da mugatzen Euskal Herriko lurraldeetara. Euskara hizkuntza bidaiaria izan dela frogatzen duten horma irudiak ikus daitezke “Nasa” izeneko gunean. Gaur egungo euskal etxe eta euskara gune ezberdinekin batera, euskarak eta historiak eskaini dizkiguten hainbat bitxikeri aurkituko ditu bisitariak bertan.Teknologia berriak eta euskara uztartzen dituzten beste bi gune ere badira Euskararen Interpretazio Zentroan. Euskal literatura eta kulturari buruzko aldizkari digitalean antzina eta egungo euskararen berriak biltzen dira, bisita ikus-entzunezko tunelarekin bukatuz. Zelan Ikus ditzaket bideoak?
 

PUBLIZITATEA ZURE ENPRESA, INSTITUZIO EDO ELKARTEAK INTERNET BIDEZKO BIDEOEN DIGITALIZAZIOA KONTRATATZEKO INTERESIK BADU, KONTSULTATU GURE TARIFAK KONPROMISORIK GABE.

 

 

 

 

 


ZURE ENPRESA, INSTITUZIO EDO ELKARTEAK INTERNET BIDEZKO BIDEOEN DIGITALIZAZIOA KONTRATATZEKO INTERESIK BADU, KONTSULTATU GURE TARIFAK KONPROMISORIK GABE.

 

EUSKARAZ.TV PRENTSAN

  2005
  www.euskaraz.tv prentsan: BERRIA-n www.euskaraz.tv prentsan irakurtzeko www.euskaraz.tv prentsan: KAIXO-n
  www.euskaraz.tv prentsan: QUE!-n www.euskaraz.tv prentsan: eitb24-n www.euskaraz.tv prentsan irakurtzeko
  2004
 

www.euskaraz.tv  prentsan: DEIA-n www.euskaraz.tv prentsan: BERRIA-n www.euskaraz.tv prentsan: EL PAIS egunkaria
  www.euskaraz.tv prentsan: aldaketa16 www.euskaraz.tv prentsan irakurtzeko www.euskaraz.tv  prentsan: asteon
  www.euskaraz.tv prentsan: aizu, aek-ren aldizkaria www.euskaraz.tv prentsan: UK www.euskaraz.tv prentsan: euskararen berripapaera

 

ZERBITZUAK

PROYECCION Ikus-entzunezko zerbitzuak
PROYECCION
Komunikazioa
PROYECCION
TB programak

copyright  2005  www.euskaraz.tv