PUBLIZITATEA ZURE ENPRESA, INSTITUZIO EDO ELKARTEAK INTERNET BIDEZKO BIDEOEN DIGITALIZAZIOA KONTRATATZEKO INTERESIK BADU, KONTSULTATU GURE TARIFAK KONPROMISORIK GABE.ZURE ENPRESA, INSTITUZIO EDO ELKARTEAK INTERNET BIDEZKO BIDEOEN DIGITALIZAZIOA KONTRATATZEKO INTERESIK BADU, KONTSULTATU GURE TARIFAK KONPROMISORIK GABE.

 

 

 

 

 

ZURE ENPRESA, INSTITUZIO EDO ELKARTEAK INTERNET BIDEZKO BIDEOEN DIGITALIZAZIOA KONTRATATZEKO INTERESIK BADU, KONTSULTATU GURE TARIFAK KONPROMISORIK GABE.

EGUNGO HITZALDIAK

BIDEO HITZALDIAK
 

Eka 21a

  Euskaltzaindiaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko hitzarmena betez,  euskara eta euskalkien egoera aztertzeko jardunaldiak antolatu dituzte bi erakunde hauek. Jardunaldiak Uharten (Iruńean) izan dira, Zubiarte Euskaltegi Publikoan, ´´Euskalkiak eta komunikabideak´´ izenburupean. Jardunaldi hauetan euskalkien garrantzia eztabaidatu da hiru hedabideetako langileekin, Karrape Irratiko A. Iparragirre, Xaloa Telebistako J. Igarabide eta www.euskaraz.tv hedabide digitaleko Esti Arzuaga .  
Eka  3a
Euskaltzaindiak Bilbon eginiko ageriko bilkuran aurten zendu diren azken euskaltzainak -Andolin Eguzkitza euskaltzain osoa eta Pedro de Yrizar eta Larry Trask ohorezkoak- omendu nahi izan ditu beraien senideen artean. Henrike Knörrek Pedro de Yrizar euskaltzain ohorezkoaren hilberri-txostena egin zuen; Xabier Kintanak Andolin Eguzkitza euskaltzain osoarena; eta Jose Ignacio Hualdek Larry Trask ohorezko euskaltzainarena.       Zelan Ikus ditzaket bideoak? 

Mai  6a

  Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak Hizkuntz eskubideak!Denon konpromisoa kanpainaren nondik norakoak azaldu zituen atzo Bilbon eskainitako hitzaldi baten bidez. Mendigurenek "euskararen normalizazioa lortzeko denon konpromisoa beharrezkoa dela" azpimarratu izan zuen eta horrekin batera "euskararen etorkizuna ziurtatu nahi dugunon elkarlana  beharrezkoa da ere".  
Mai  3a
Arrazakeriaren aurkako hitzaldia   Zelan Ikus ditzaket bideoak? 

Api  29a

  "Han goitik itsasoa ikusten da" nobelaren gaineko mahai-inguruan Julen Gabiriak bere azken lanaren gora-beherak plazaratu ditu Txurdinagako AEKko egoitzan Asabala elkarteak antolatutako ekitaldian.Roman Alberdi mutikoak Gino Bartali Euskal Herriko Itzulian ikusi zuen lehenengo aldiz, Errepublika garaian, eta orain, 1943an, II. Mundu Gerran bete-betean, Toskanako Ponte a Emara joan da, Ginoren jaioterrira, alegia, txirrindulari handia bertatik bertara ezagutu nahi duelako. Hori da "Han goitik itsasoa ikusten da" nobelaren abiapuntua. Gabiriari, txirrindularitza zalea izanik, Bartaliren inguruko informazio erakargarria heldu zitzaion Unai Elorriagaren eskutik: gerra garaian azpilanean ibili omen zen Bartali; bizikletaren gurpiletan ezkutatuta, monasterio batera dokumentu faltsuak garraiatzen zituen. Ildo horri eutsiz nobela eraikitzen joan zen; berehala ondorioztatu zuen dokumentu faltsuen kontu hartan Bartali ez zela bakarrik ibili. Horregatik txirrindulari handiaren inguruan hainbat pertsonaia sortu zituen: txoriak ebanjelizatzen dituen fraidea, egunero ogiren batean gerezia sartzen duen okina, judua dela-eta ezkutatu behar den neska esne-saltzailea... «Azkenean, pertsonaia hauek protagonista bihurtzen dira eta Gino bera ia-ia bigarren mailan geratzen da. Izan ere, Gabiriak esan bezala, "mitoak mito dira"; eta honen aurrean bi aukera zituen: "mitoa jaitsi ala pertsonaiak igo"; beraz, pertsonaiak mitoaren mailara igotzea erabaki zuen, "pertsona arruntek ere bere gailurrak baitituzte eta jendeak badituelako kontatzeko gauzak". "Han goitik itsasoa ikusten da' ezta Gino Bartali goresteko nobela, bere inguruko jende txikia gorestekoa baizik. Horrela, "bakoitzak egin dezakeen iraultza txikiaren" alde azaltzen da Gabiria."Han goitik itsasoa ikusten da" Gabiriaren bigarren nobela da. "Connemara gure bihotzetan" lehenengo lanak bezala, bigarren honek ere Igartza beka jaso du, gazteen literatur lanak sustatzeko sortu zen beka.  
Api 5a
Fernando Buesa Blanco Fundazioaren gizarte gogoetarako 2.koadernoa aurkeztu berri da. Donostiako zinegotzi Ramon Etxezarretak aurkeztutako ekitaldian Andoni Unzaluk hainbat sektore sozialen lana azpimarratu du. Horrela, IRALEko irakasleek eta euskaldunberriek egiten duten ahalegina gogoratu nahi izan du Unzaluk, seme alabak euskarazko ereduetan dituzten guraso euskaldunberriak aintzat hartuz. José Ramón Recalde eta Fernando Buesa izan ziren omendutako beste pertsonaiak, administrazio publikoko karguetan euskararen alde egindako lanari aipamena eginez.Unzaluren esanetan “80.hamarkadan sinesgaitza izango litzatekeen egoeran aurkitzen da egun euskara”. Bere ustez “agertoki politikotik atera eta herri-plazara eraman behar da gure hizkuntza”. Era berean “soilik nazionalisten patrimonio izateari utzi egin beharko dio euskarak bizi-irauteko”. Natividad Rodríguez Lajo izan da Donostiako Ernest LLuch Kulturgunean egindako ekitaldiaren buru. Bertara gerturatu dira besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailburu Miren Azkarate, jardunean dagoen Ararteko Mertxe Agúndez, Eusko Jaurlaritzako biktimen zuzendari Maixabel Lasa, José Luis López de Lacalle eta Santiago Oleagaren alargunak, Etxebizitza sailburu ohia Martin Herrera eta Ramón Etxezarreta zinegotzia. Jardunaldietan parte hartu duten Henrike Knörr, Andoni Unzalu, Koldo Biguri, Begońa Muruaga, Felipe Juaristi, Anjel Lertxundi, etb luzea ere han izan ziren, José Ramón Recalde eta Juan Luis Fabo Fundazioko kideekin batera.   Zelan Ikus ditzaket bideoak? 

Mar 24a

  ETBko kazetari Julio Ibarra, Javier Laiseka ingeniari eta irakaslea eta DUko irakasle Jurgen Lange izan dira gaurkoan euskaldun berriak euskal gizartean bizi duen egoeraz hausnarketa egin dutenak. "Euskaldun berriak Euskal Gizartean" izenburupean antolatutako jardunaldien hirugarren eguna izan da hau, "Euskaldun berriaren gazi-gozoak" jorratu dituena, alegia.Euskaldun berri izaera dela eta bizi izandako hainbat pasadizoren kontaketarekin hasi da jardunaldia. Euskaltegietan ikasitakoa kalera eta lagunartera eramatean sentitu dutena kontatu dute hiru hizlariek, eta, zentzu honetan, euskara ikasteko hitz egiteak duen garrantzia agerian gelditu da. Euskaraz pentsatzea da hizlarion ustez gauza zailenetako bat, bertan esan duten bezala, "euskaldun berri denok buruan traduktore simultaneoa baitaukagu". Honekin batera, euskararen erabilera izan da hausnarketarako gai nagusienetako bat.  Euskararen artifizialtasun egoeraz behin baino gehiagotan hitz egin dute, "gazteleraz sortzen diren harremanak "euskaratzea" oso zaila dela" gogoratuz. Julio Ibarra kazetariak ETB1eko euskara eta programazioaren inguruko hausnarketa ere egin nahi izan du. "Folklorea eta tradizioa mantendu behar direla" garbi utzi ondoren,  "Bilboko edo Donostiako jendea ere programazioarekin identifikatuta sentitu behar dela" adierazi du.  
Mar 23a
Zelan Ikus ditzaket bideoak? Euskara, euskaldun berriak eta Literatura" izeneko  jardunaldian Jon Arretxe, Joserra Madariaga eta Sonia Gonzalez-en hausnarketak entzuteko parada egon da. Hiru idazle euskaldun berri hauek beren esperientzia azaldu dute, euskaldun berri izaera hori berau oinarritzat hartuz. Euskaltzaindiaren arauei eta euskararen erabileraren inguruko galderari erantzunaz, Joserra Madariagak, lengoaia kolokiala erabiltzen duela aitortu ondoren, "gramatikalki arau horiek jarraitzen zaiatzen dela" azpimarratu du. Sonia Gonzalezek, bestalde, euskaltzaindiaren arauak gomendioak bakarrik direla gogoratu du; eta zenbaitetan berak nahita "gaizki" idatzitakoa zuzendu nahi izan diotela ere azaldu du. Azken ideia honi heldu dio Jon Arretxek, eta "inposaketarik jasan ez duela"argitu du; hori bai, "euskal literatura atsegina izango bada, jendearen hizkera erabili beharko dela" gogoratu du.

Mar 22a

ETBko zuzendari Bingen Zubiriak, EHUko irakasle Ander Iturriotzek eta Berria egunkariko kazetari Pello Urzelaik euskara eta komunikabideen arteko harremanaren gainean hitz egin dute gaur Deustuko Unibertsitateko auditorioan. 'Euskara, euskaldun berriak eta Komunikabideak'  izeneko hitzaldia eman dute, bertan euskara eta komunikabideen arteko harremanaren gaineko hausnarketa eginez. ETBko zuzendariak euskara eta "komunikabideek ekoizten duten produktuen" arteko haremana aztertu du; Zubiriaren ustez "produktuaren ulergarritasun arazoak saihestu behar dira; eta, zentsu honetan, helburua komunikazioa eta produktua dira, ez euskara". Ander Itorriotzen esanetan, euskal komunikazioaren esparruan "dena aldatu da; baina ezer ez da aldatu: euskararen egoera ez baita hizkuntza normalizatu batena." EHUko irakaslea, hala ere, nahiko baikor agertu da euskara hizkuntza normalizatuen artean kokatzean. Bere ustez "euskarak unibertso kultural indartsu bat sortu eta ekoiztu du, eta, horrenbestez euskarak kultura dinamikoa duela esan daiteke". Peio Urzelaik ere aldaketa honi egin dio erreferentzia, azken 25 urteurteotako "prozesu garrantzitsu, azkarra eta sakona" aipatzean hedabideetako jendearen dinamismoa azpimarratuz. Berriako kazetariak adierazi bezala "euskararen aldetik gauza asko aldatu dira eta eboluzioa 20 urteotan oso azkarra izan da; baina ez da hainbestekoa izan azken 5 urteotan;  izan ere, zalantzak eta hodei beltzak dabiltza komunikabideen inguruan".  

Urt

  Bernardo Atxagak euskal kulturak nozitzen duen agresioa zalatzeaz gain, gure literaturaren ajeak hizkuntzaren arazoekin lotu ditu. Polemikarik nahi ez duela argi utzi ondoren, garbizalekeriaz bereizteko nahia adierazi du Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan eskainitako hitzaldian.2001. urtetik Bilbo Zaharra Euskaltegiak, Euskaltzaindiarekin sinatutako hitzarmenaren laguntzaz, "Euskal kulturaren ajeak eta literatura" foroa antolatzen du. Gaur eguneko idazlerik ezagunenek izaten dute hitza bertan eta oraingoan Bernardo Atxaga izan da hizketan.Orain bi urte emandako hitzaldia "osatzeko" helburua du oraingo honek eta, zentsu honetan, aurrekoak izandako oihartzunaren aipamena ere egin da. Atxagak gaurkoan "hitzek daukaten distira" azaldu du, "distira hori mundu osotik datorrela" azpimarratuz. Horrela, "hitzen esanahi unibertsala eta aldiberean partikularra" gogoratu du, euskarak horren aurrean daukan arazoaren inguruan gogoeta egiteko "grotesco" eta "macabro" bezalako hitzak ekarriz. Bere ustez "euskarara egindako itzulpen batzuek hitzek duten distira unibertsala galtzen dute".Bernardo Atxagaren azken liburua, "Soinujolearen semea", abendu hasieran plazaratu zen eta dagoeneko bigarren edizioa du kalean. Bere orain arteko lanen oihartzunak liburu honetan biltzen omen dira, bostehun orrialde inguruko lana osotuz. Liburu honen erreferentziak ere egin dira hitzaldian zehar, berau idazteko hizkuntzaren aldetik aurkitutako arazoak adieraziz. Zelan Ikus ditzaket bideoak?

 

EUSKARAZ.TV PRENTSAN

  2005
  www.euskaraz.tv prentsan: BERRIA-n www.euskaraz.tv prentsan irakurtzeko www.euskaraz.tv prentsan: KAIXO-n
  www.euskaraz.tv prentsan: QUE!-n www.euskaraz.tv prentsan: eitb24-n www.euskaraz.tv prentsan irakurtzeko
  2004
 

 

www.euskaraz.tv  prentsan: DEIA-n www.euskaraz.tv prentsan: BERRIA-n www.euskaraz.tv prentsan: EL PAIS egunkaria
  www.euskaraz.tv prentsan: aldaketa16 www.euskaraz.tv prentsan irakurtzeko www.euskaraz.tv  prentsan: asteon
  www.euskaraz.tv prentsan: aizu, aek-ren aldizkaria www.euskaraz.tv prentsan: UK www.euskaraz.tv prentsan: euskararen berripapaera

 

ZERBITZUAK

PROYECCION Ikus-entzunezko zerbitzuak
PROYECCION
Komunikazioa
PROYECCION
TB programak

 

copyright  2005  www.euskaraz.tv