PUBLIZITATEA ZURE ENPRESA, INSTITUZIO EDO ELKARTEAK INTERNET BIDEZKO BIDEOEN DIGITALIZAZIOA KONTRATATZEKO INTERESIK BADU, KONTSULTATU GURE TARIFAK KONPROMISORIK GABE.

ZURE ENPRESA, INSTITUZIO EDO ELKARTEAK INTERNET BIDEZKO BIDEOEN DIGITALIZAZIOA KONTRATATZEKO INTERESIK BADU, KONTSULTATU GURE TARIFAK KONPROMISORIK GABE.

AURREKO HITZALDIAK
BIDEO HITZALDIAK
 
 
"Inprobisazioa eta komunikazioa bertsotan" izenburupean, bapatekotasunaren inguruko hausnarketa egin du Andoni Egaņa bertsolariak.  Manu Robles-Arangiz Institutuak antolatuko hitzaldian, bertsolaritza eta honi lotutako inprobizazioa izan dira hizpide nagusiak.Egaņak gogoratu bezala, bapatekotasuna da egungo bertsolaritzaren ezaugarririk nagusienetakoa, “gaur egun prestigirik ez dutenak bertso paperak baitira”.Baina, nolakoa da bapatekotasun hori? “Zintzoa baina aldi berean erlatiboa” dela esan du Andonik, “gauzak egiteko modua eta sistema ez baita inprobisatzen”.Inprobisatzen ez den lan egiteko sistema horren gako garrantzitsuenak azaldu ditu Egaņak: bertsoak sortzeko moduaz, kantatzeko moduaz eta betsolaritzan komunikatzeko moduaz aritu da, egungo bertsolaritzaren gaineko hausnarketa laburra eginaz.    Zelan Ikus ditzaket bideoak?

 

  Aitor Bergararen “Fisikaren Unibertsoa”  hitzaldia Bidebarrieta Zientifikoa programan. DBH eta Batxilergoko ikasleei egon da zuzenduta programaren lehen hitzaldi hau. “Fisikaren unibertsoa” hitzaldiarekin hasi da maiatzean zehar Bidebarrietako liburutegian egingo den “Bidebarrieta zientifikoa” programa. Aitor Bergara Jauregi bilbotarrak egin du DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako hitzaldia. Unibertsoa ulertzeko fisikak eskaini dizkigun ekarpenik garrantzitsuenen ikuspegi orokorra eman du Bergarak, egungo gizartean izan duten eraginik nagusienak ere aipatuz. Aitor Bergara Jauregi EHUko Ingeniaritza Eskolaren katedraduna da. Donostia International Physics Center (DIPC) zentroan ikertzeaz gain Fisikako Irakasle Titularra da EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Materia Kondentsatuaren Fisika Sailean. Bergararen hitzak entzuteko parada izateaz gain, esperimentu bat gertutik ikusteko aukera ere  izan dute bertan bildu diren gazteak, materiala, tenperatura jaitsiera eta iman baten bidez egindako lebitazioa gertutik ikusteko aukera, alegia.  
 
Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Kultur Elkargoak antolatuta, "Arana Goiriren hizberrigintza" izeneko hitzaldian mintzatu zen Ines Pagola.Pagola Euskal filologiako Departartamentuko irakaslea da EHUn, eta Sabino Aranaren neologismoez egin zuen doktore tesia. Ordutik euskararen historia ikertzen aritu izan da, bereziki XIX.mende bukaera eta XX.mende hasieran sortu zen garbizaletasuna. Pagolak esan bezala, "purismoa ideia politiko gisa erredikalizatzen da garai honetan, eta Arana Goiriren hiztegi berritze lana aurrerantz egiten du".Irakasle donostiar honen esanetan "ezaugarririk nabarmenena erderatiko itzuleren gorrotoa da"; "Arana Goirik erderatiko hitz guztiak kanporatu eta berriak sortzen ditu". Jarrera hau "abertzaletasunaren ondorio da" bere ustez: "hizkuntza aberri kulturaren nortasun agiria den einean ondo bereizi nahi zen beste hizkuntzetatik". Pagolak ez du garbizalekeria kaltegarria izan zen edo ez juskatu nahi; bere hitzak eztabaida hori gainditu eta neologismo batzuen funtzionamendua erakustera bideratzen dira: "Aranaren neologismo batzuk funtzionatu egin dutela" uste du Pagolak.Gure hizkeran barneratuta ditugun hitz batzuk gogoratu zituen: “ikurrin”, “zapi”, "abesti", "idatzi” eta "sendi", beste batzuen artean. Hor daude ere “aberri” eta “euzko”.    Zelan Ikus ditzaket bideoak?


 

  2004an zehar Deustuko Unibertsitateko Forum-ak hainbat hitzaldi antolatu ditu "Artea eta partea ikuskizun gizartean" izeneko zikloaren barruan. Ziklo honi bukaera emateko Bernardo Atxaga izan da Unibertsitateko gradu aretoan "Leku bikoitzak" izeneko hitzaldiarekin. Artea, kultura eta komunikazioa izan dira ziklo honen ardatzak, eta kasu honetan Asteazuko idazleak lekuen bikoiztasunaren inguruko hausnarketa egin du, 3 ardatz nagusi aipatuz. Atxagaren ustez "lekuak bikoitzak izan daitezke iraganaren eraginez, bertan bizi den jendearen eraginez eta balioaren eraginez". Atxagak kontatutako bere bizitzako hainbat pasadizok erakusten dutenez, denborak bikoiztasuna ematen dio leku bati, "hainbat irudietan ikusi daitekeen moduan". Zentsu honetan, lekuak bikoitzak izan daitezke "Jekyll eta Hyde"ren zentsuan. Idazlearen aburuz, iragana ez da faktore bakarra, hala ere; gure lekua bikoizten duten gertakariak ere badaude eta gurekin harremanetan dauden pertsonak ere "beste espazio batean bizi daitezke". "Bi alde, bi denbora eta bi pertsona mota ezberdin egon daitezke espazio berean" esan du Atxagak, "beste aldeak anitzak baitira". Gaur egun, espektakuluaren gizartean idazteko zailtasun bereziak daudela esan du. Literatura tamaina handiko zerbait bihurtu da, eta Atxagaren esanetan, "literatur munduan eginkizun bakarra nork bere arrastoari jarraitzea da".  
  Hiru belaunaldi ezberdinetako musikari eta idazleek hartzen dute parte jardunaldi hauetan. Noiz, nola eta zertarako uztartzen eta elkartzen diren musika eta literatura; zein ezaugarri eta eredu dituen euskal musikagintzak; eta hitza eta musika nola lantzen diren kanta bilakatzeko galderei erantzun nahi zaio. Oraingo honetan Andu Lertxundiren  “Hitza musika denean”  hitzaldia aurkezten da.   Zelan Ikus ditzaket bideoak? 
    Musika eta literaturaren arteko lotura aztertu dute EIEren jardunaldiek.     
  Poesia eta Hiria izenburupean, Bilboko Udalaren Kultura eta Turismo Sailak antolatutako Poesiaren II. Astean, Bilbok globalizazioak inposatzen dituen egungo giza, ekonomi eta  kultur errealitateen testuinguruan hiri lengoaia poetiko berrien hausnarketari hasiera  eman dio.  Hasteko goizean Andolin Eguzkitza zenaren lagun, senide, euskaltzain eta idazleen artean aurkeztu du Susak, Bilbon, "Arimaren ondoko ezkien artetik ibilki" liburua. Euskal kulturaren eremuko ordezkaritza zabala eta herritar andana bildu zen Bidebarrieta liburutegian iluntzean eginiko ekitaldira. Andolini omenaldi gozo, bero eta xumea egin zioten, Bilboko Poesiaren Astearen barruan. Idazle, hizkuntzalari eta euskaltzain zenaren inguruan mintzatu ziren Tere Irastortza idazlea eta Xabier Kintana euskaltzaina. Haien ondotik, Juanrra Madariaga, Isabel Diez eta Igor Estankona igo ziren oholtzara. Liburu berriko eta aurretik kaleratutakoetatik hartutako zenbait poema irakurri zituzten, Four Friends jazz bandak lagunduta.   Zelan Ikus ditzaket bideoak? 

 

EUSKARAZ.TV PRENTSAN

  2005
  www.euskaraz.tv prentsan: BERRIA-n www.euskaraz.tv prentsan irakurtzeko www.euskaraz.tv prentsan: KAIXO-n
  www.euskaraz.tv prentsan: QUE!-n www.euskaraz.tv prentsan: eitb24-n www.euskaraz.tv prentsan irakurtzeko
  2004
 

www.euskaraz.tv  prentsan: DEIA-n www.euskaraz.tv prentsan: BERRIA-n www.euskaraz.tv prentsan: EL PAIS egunkaria
  www.euskaraz.tv prentsan: aldaketa16 www.euskaraz.tv prentsan irakurtzeko www.euskaraz.tv  prentsan: asteon
  www.euskaraz.tv prentsan: aizu, aek-ren aldizkaria www.euskaraz.tv prentsan: UK www.euskaraz.tv prentsan: euskararen berripapaera

 

ZERBITZUAK

PROYECCION Ikus-entzunezko zerbitzuak
PROYECCION
Komunikazioa
PROYECCION
TB programak

 

copyright  2005  www.euskaraz.tv