"BILBAO:
700 AÑOS DE ARKITEKTURA" (DOKUMENTALA)
Dokumental honek zazpi mendetan zehar Bilbok izandako hirigintza garapena batzen
du. Bertan Bilboko bizitza publikoaren hogeita hamar pertsonaia ezagun baino
gehiagok hartzen dute parte; horien artean aipagarri Anabel Alonso, Julio Salinas
futbolaria, Espido Freire idazlea edo Amaia Uranga abeslaria. Dokumentalak hiriaren
garai ezberdinen 3D berregite animatua erakusten du, hiria ezarri zenetik.
"LA BUENA VIDA"
José Luis Neyro sendagileak aurkeztua, programa honek medikuntza hedatzea
eta euskal hiritarrei bizitza on bat eramaten laguntzen dizkieten aholkuak emateaz
arduratzen da. “La Buena Vida” ETB-2ko goizetan emititu izan da,
Gerardo Fernandez Llanak zuzenta eta Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuak babestuta.
"TOMA Y DACA"
Hiru urtetan zehar (1995etik 1997ra) debate programa hau
Euskal Telebistako bigarren katetik (ETB 2) emititu zen ostiraletan, gaueko
hamarrak eta goizaldeko ordu batak artean. Gerardo Fernandez Llanak sortua eta
zuzendua, Toma y Daca hiritarren parte hartzeari eskaini zitzaion garrantziagatik
ezberdindu zen beranduago sortu ziren antzeko programetatik. “Toma y Daca”n
beti eman zitzaion lehentasuna protagonistari espezialistari baino. Filosofia
honen emaitza izan zen bideoteketan geratu den info-showa: dinamikoa, freskoa
eta batzutan nahasia ere izan zitekeen info-showa; hori bai, iraingarri edo
baldarra albo batera utzita. Katedratiko batek esaten ez duena baldar kontsideratzen
ez badugu, behintzat.
“Toma y Daca”ren ehun programetatik 1.600 hizlari
eta 600 euskal hiritar pasatu dira, ehun leku ezberdin ordezkatzen. Ehun mila
dei telefoniko baino gehiago jaso ziren, eta horietatik laurehunek beren iritzia
publikoki aurkeztu zuten emisioan zehar. Bere azken denboraldian “Toma
y Daca”k bataz besteko %20.6ko sharea eta % 6,3ko ratinga lortu zuen.
Emaitza hauek ETBko programa ikusiena egin zuten eta horregatik 1997.ean GECA
saria jaso zuen. Patricia Gaztañagak eta Jose Gordejuelak aurkeztu zuten
Toma y Daca.
"HORI DA ARRAZOIA"
Info – show hau Euskal Telebistako lehenengo katean
emititu zen 95-96.eko denboraldian. Joxe Felipe Auzmendik aurkeztuta, Hori da
arrazoiak 12 eta 18 urte bitarteko gazteak eguneroko erronkez eztabaidatzeko
biltzen zituen.
Bi taldetan zatituta, hamasei gaztek HIES-a, harreman sexualak,
gurasoekiko harremanak, homosexualitatea edo Euskadiko bortizkeria bezalako
gaiez hitz egin zuten, publiko bezala jarritako ehun lagunek babestuta edo uhukatuak.
"AL CABO DE LA CALLE"
“Toma y Daca” trebatuaren oinordeko izan zen
programa honek 1997.eko irailean hasi zuen bere ibilia. Patricia Gaztañaga
eta Jose Ignacio Rejonek aurkeztuta, formatu honek telebista formula ezberdinak
konbinatzen ditu. Debateak, lekukotasunak, pertsonen bilaketak, laguntza eskakizunak,
ekitaldiak...Guztiarentzat dago lekua ostiralero, zuzenean eta gaueko hamarretatik
aurrera ETB – 2n emititzen zen hiru ordu t’erdiko makro saio honetan.
"LA VIDA Y MILAGROS"
Arratsaldeko magazine hau ETB – 2 n emititu zen
1997an. Milagros Mugica kazetariak aurkeztu zuen elkarrizketa programa: ez ohizko
esperientziak bizi zituzten ohiko jendeari egiten zitzaion elkarrizketa. Egunero
emititzen zen eta bi pertsonen arteko gaurkotasun debate batekin bukatzen zuen.
copyright 2005 www.euskaraz.tv