Zure enpresaren irudia aurkezterakoan Interneterako
bideoek eskaini dezaketen indarra erakusten dute adibide hauek. PROYECCIONek
aukera ezberdinak eskaintzen ditu: prozesu guztia burutu, irudiak hartu eta
ikus-entzunezko dokumentuak Sarean jarri arte; edo bezeroaren materiala moldatu
eta Sarera bideratu.
Enpresa eta erakundeen publizitate iragarkiak
eta eragintza bideoak egiten espezializatutako profesional talde bat dauka PROYECCIONek.
WEB ORRIEN DISEINU ETA MANTENUA
Proyeccionek informazioa ematera zuzendutako web-guneak
diseinatu ditu. Informazioa modu egokian eskaintzeaz gain, etengabe berritzeak
garrantzi handia du lan horretan. Web orri asko bisitatzean bertatik ateratako
ondorioa ez da batere itxaropentsua izaten: momentu batean sortu baina denborak
aurrera egin ahala alde batera utzitako web orriekin topatzen gara sarritan.
Web gune bat eraginkorra izateko bere edukiak mantendu egin behar dira. PROYECCIONen
kazetariak gara eta, beraz, ez dago guk bezalakorik zeure Interneteko orrien
bihotza etengabe berritzeko.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Konturatu orduko enpresa eta erakundeen arduradunek
komunikabideen aurrean azaltzeko beharra ikusten dute . Zer egin? Nola jokatu
behar da? PROYECCIONen zure beharretara moldatutako ikus–entzunezko ikastaro
praktikoak antolatzen dizkizugu.
Zure irudi bankua antolatzen laguntzen dizugu.
Zure enpresaren atzera begirakoa edo izan duen ibilbideari buruz zerbait antolatu
nahi denean...Formato profesionalean. Gure ordainak kontsultatu.
Internet eta beste euskarrientzat eskaintzen dugun
beste zerbitzuetako bat Barneratze Errealitatea da. Zure enpresa, negozio, demo
edo instalakuntzaren irudi onena ematen duten 360ºtako panoramak. Zure produktua
3D objektu bihurtzen dugu.
CD-ROMaren erabilera, euskarri interaktiboak,
zure bideoaren moldaketa Internetera, eragintza material lez edo zure enpresaren
katalogo bezala.
Proyeccionek edozein irudi birtual errealitate
bihurtzeko infografo talde trebatu bat dauka. Hiri garapenak, birkreazio historikoak,
prototipoak eta fikziozko birkreazioak zeuretzat jartzen ditugun proposaketetako
batzuk besterik ez dira.
Enpresa eta erakunde komunikazioak kanporanzko
isladapenean sendartzen edo laguntzen duten elementuen laguntza eskatzen du
zenbaitetan. Egoera zehatzetan hartzen diren baina bezeroaren komunikazio
estrategia orokorrera, presentzia publiko eta eraginera moldatu behar diren
tresna elementuak dira.
copyright 2005 www.euskaraz.tv