- Zabalik Kanalea:
Euskaraz bere izeneztapenak adierazten duen bezalaxe, ikus - entzunezko formatoan publikoari orokorrean edo bezeroek aukeratutako publikoari (kasu honetan, sarrera giltza mugatuen sarbidearen bitartez) heuren ekintzen berri ezagutzera eman nahi duten euskal enpresa, erakunde eta organismoetarako Proyecciónek zabaldu duen espazioa da. Kanal honen bitartez, espazio birtual hau alokatzen duten enpresa, erakunde edo organismoek, heuren prentsaurrekoak, gidariekin elkarrizketak, hitzaldiak edo ikastaroak, bideoak edo eragintza spotak eta antola edo babes ditzaketen erakusketak, berri ekitaldi hauek Proyecciónen talde teknikoek grabatuak izan direnean, emiti ditzakete. Zabaliken sarrerak, artean elkargarri diren aukera bi dauzka:
1.- Click soil batez Proyeccion kanala berbideratzen den bezeroaren ez ikus - entzunezko webaren bitartez.
2.- Interneten zuzenean bezeroaren berezko domeinu bat sartuz. Adibidez, dema.proyeccion.tv, Bizkaiko Foru Aldundiaren menpean dagoen DEMA enpresa publikoak erabiltzen duen domeinua da eta jadanik berezko telebista programazioa sortzen hasi da Zabaliken. Domeinu hau sakatuz, erabiltzailea enpresa honen ikus - entzunezko kanalean eta bere sail guztietan zuzenean sartzen da:azaltze publikoak, elkarrizketak, eragintza bideoak eta erakusketak. Gainera, Zabalik heuren bezeroei gehitutako balio bat ematen die: teknologia digitalak ohizko komunikabideei (prentsa, irrati eta telebista) emititutako ikus - entzunezko ataletatik irudia eta soinua ateratzeko aukera ematen die heuren informazio propioak sortu ahal izateko.Beste alde batetik, web biak, proyeccion.tvrena eta bezeroarena, elkarreragiten ditu azkenaren domeinua bere bideoekin batera Zabalik kanalean sartuz, modu honetan erabiltzaileak web batetik bestera bat betean pasatu ahal izateko.Zabalik barneko ikus - entzunezko komunikazioetarako sarbide orokorretik kanpo, bezeroaren webaren edo honen pertsonalizatutako domeinuaren bitartez atarian, Proyecciónek datu base propioa sor dezake. Datu base honetan pertsona eta erakundeen posta elektronikoak agertuko lirateke horietara bezeroak sarean komunikatu nahi lituzkeen enpresa berri guztiak bidaltzeko.Ikus - entzunezko espazioaren erreserba Zabalik kanalean unitate solteen alokairuaren bitartez edo 10 edo 20 unitateetako "paketeetan" egin daiteke. Unitate bakoitzak 60 minutuko iraupen maximoa dauka eta zazpi egunetako luzaera maximoan emititzen da.Unitate baten grabaketa eta emisio prezioa, indibidualki kontrataturik, 60.000 pezetakoa da.10 unitateko "paketeetan" kontratatutako unitate baten grabaketa eta emisio prezioa 50.000 pezetakoa da.20 unitateko "paketeetan" kontratatutako unitate baten grabaketa eta emisio prezioa 40.000 pezetakoa da.Bezeroen webetatik ikus - entzunezko zatien emisioa Interneten 15.000 pezetako gehitutako zerbitzua suposatzen du. Prezio hauetan ez da BEZ sartzen.Datu basearen sorkuntzak bezero bakoitzaren beharren azterketa zehatzago eta pertsonalizatuago bat eskatzen du.